2023/12/14

BURUHAUSTE MUSIKALA

Kaixo Elorriko musikariak!!! 

Hona hemen eskalako notak ikasteko jokoa. 
Eskolan eginen dugu, baina nahi izatekotan, etxean ere inprima dezakezue.

 

2023/12/07

LORETXOren aurkezpena

Kaixo Elorriko musikariak:

Pasa den ostiralean, EUSKARAREN EGUNA ospatzeko asmoz, LORETXOren auzkezpena egin ziguten gure 6. mailako ikasleek. Arratsalde zoragarria pasa genuen. Gure LORETXOren laguntzaz, EUSKARAZ jardungo dugu irmoki. Hona hemen aurkezpenaren bideotxoa:

2023/12/04

2023ko Azaroak 25, EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Joan den ostiralean, SKOLAE batzordeak antolaturiko ekintza aurrera eraman genuen gure eskolan. Hausnartu eta elkarrekin partekatzeko bizipen berezia izan zen. Hona hemen aurrera eramandako jarduera: