2025/05/05

EUSKARALDIA 2025

Euskaraldia bertan dugu, lagunak!!! Maiatzaren 15ean hasiera emango diogu!!! Prest al zaudete aho bizi edo belarri prest izateko???

Hona hemen landuko dugun abesti eta koreografia. 

  • Dantzatzeko:


  • Kantatzeko:
BULEGO - Gure bihotzaren taupadak

Elkarrekin mundua aldatu dezakegu esan zenidan.
Zu nire hauspo izango zara ni zure babestokia.

(E)ta hitzez hitz
etorkizuna berreraiki.
(E)ta hitzez hitz dena
aldatzen Ikasi.
TATARARA
TATARARA
TATARARA
TATARARA

ENTZUN GURE BIHOTZAREN TAUPADAK

EUSKARAZ DIRA

Hazparnetik hasi eta Tuterara gure ahotsak gertu daude.
Udaberrian loreak bezala loratuko gara kalez-kale.

(E)ta hitzez hitz
etorkizuna berreraiki.
(E)ta hitzez hitz dena
aldatzen Ikasi.
TATARARA
TATARARA
TATARARA
TATARARA

ENTZUN GURE BIHOTZAREN TAUPADAK

EUSKARAZ DIRA
(E)ta hitzez hitz
EUSKARALDIARI EKIN
(E)ta hitzez hitz dena
aldatzen Ikasi.
TATARARA
TATARARA
TATARARA
TATARARA

ENTZUN GURE BIHOTZAREN TAUPADAK

EUSKARAZ DIRA


2024/10/23

GAU BELTZA

Kaixo musikari:

Heldu den urriaren 31ean GAU BELTZA ospatuko da herri askotan. Hortaz, abesti hauek landuko ditugu gure musikako saioetan. 

HAUR HEZKUNTZAN:


Gau Beltza kontakizunak:



LEHEN HEZKUNTZAN:




2024/09/09

ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRIRA!!!

Bueltan gaude Elorriko musikariak!!!

2024-2025 ikasturteari gogoz ekingo diogu. Sentitu, gozatu eta musika bizi!!!




2024/03/01

FANFARREA

Kaixo Elorriko musikariak:

Hona hemen, hemendik aurrera FANFARREA entsaiatzeko egutegia. 

2024/01/01

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!

 
Jaialdiko emanaldiak mailaka ikusi nahi baldin badituzu, sakatu honako estekan:

                                       NEGUKO JAIALDIA 2023
 

2023/12/14

BURUHAUSTE MUSIKALA

Kaixo Elorriko musikariak!!! 

Hona hemen eskalako notak ikasteko jokoa. 
Eskolan eginen dugu, baina nahi izatekotan, etxean ere inprima dezakezue.

 

2023/12/07

LORETXOren aurkezpena

Kaixo Elorriko musikariak:

Pasa den ostiralean, EUSKARAREN EGUNA ospatzeko asmoz, LORETXOren auzkezpena egin ziguten gure 6. mailako ikasleek. Arratsalde zoragarria pasa genuen. Gure LORETXOren laguntzaz, EUSKARAZ jardungo dugu irmoki. Hona hemen aurkezpenaren bideotxoa: